Nor naiz ni?

viernes, 4 de marzo de 2016

IKASKUNTZA ESANGURATSUA

Apa!
Gure taldea Ikaskuntza esanguratsuaren buruz testu bat irakurri eta landu dugu. Irakurri eta ulertu ondoren, testuaren azalpena egin dugu eta orain azalduko dizuet.

IKASKUNTZA ESANGURATSUA

IKASKUNTZA ENSANGURATSUAREN TEORIA

Ausubel izan zen teoria honen egilea, konduktismoaren kontrako teoria da. Ikaskuntza aurkikuntzan oinarritzen du, hala ere, ez da guztia deskubritu behar, metodo mantsoa da. Teoria psikologiko bat da ezagutzak lortzeko prozesuak aztertzen dituelako, hau da, ikaskuntza mota, ikasteko baldintzak eta dauden emaitzak (ebaluazioa).

Teoria honen helburua jakitea zer baldintzetan ematen de ikaskuntza da. Aldaketa kognitiboak ekartzen ditu, hau da, gertatzen diren aldaketa esanguratsu bat izan behar dira ikaslearengan eta sozietaterengan.

Irakasleak ez dute modu egoki batean aplikatu metodoa, hau da, modu artifizialean egin dute eta horregatik garrantzitsua da metodo hau errebisatzea.

IKASKUNTZA ESANGURATSUAREN JATORRIZKO ESANAHIA

Ikaskuntza kapazitatea pertsona bakoitzean oso handia da, ordea, ordenagailu baten kapazitatearekin konparatzen badugu oso urria dela ikusiko dugu. Pertsona batek denbora epe espezifiko batean gauza asko memorizatzeko duen kapazitatea txikia da.

Ausubelek uste du, pertsonak batek ez dela zerotik hasten ikasten, pertsona bakoitzaren esperientzia eta ezaugarriak gehitzen eta baldintzatzen dutela ikaste prozesuan. Esperientzia eta ezaugarriak horiek ondo manipulatu behar dira ikaskuntza on bat jorratzeko. Horren arduradunak irakasleak dira.
Ausubelen ustez, material at esanguratsua izateko bi ezaugarri izan behar ditu. Batetik, materiala esanahi logikoa izatea ikasten duenarentzako eta bestetik, ikasiko duena oinarrizko ideia batzuk izatea. (Ausubelek oinarrizko ideia horiei subsumidores deitu zien).

Ikaskuntzan influentzia duten faktoreen artean garrantzitsuena, ikasleak dakiena da. Irakasleak hori aurkitu behar du eta horren arabera irakatsi. Ikaslea aktiboa izan behar du, barruan daukanaz baliatu behar da ikasteko orduan eta bere ezagutzak eraiki behar ditu.

Teoria honen kontrakoa ikaskuntza mekanikoa da. Teoria honen arabera pertsona bakoitzaren ezaugarriak eta esperientziak ez dute zerikusirik orain ikasi behar denarekin.

GAUR EGUNGO ESANAHIA

David Ausubel pedagogo eta psikologoak eratutako ikaskuntza-teoria da, gero Joseph Novakek berreskuratzen duena eta kosntruktibismoan eragin nabarmena izan duena.
Ikaskuntza esanguratsuari buruz esan daiteke gizakion ikaste prozesu berezkoa dela. Ikasleak jasotako informazioa aurrekin dituen ideiekin lotuz ikasten du. Ikaskuntza esanguratsua egiteko, ikasleak aurretik gaiari kontzeptu eta ideak eduki behar ditu, informazio berria modu egokian jasotzeko.
Ausubelentzat, ikaskuntza esanguratsua informazio berria jadanik gizabanakoen egitura kognitiboko edozein aspektuarekin era ez arbitrarioa eta substantzialean (literala ez dena) erlazionatzean gertatzen den prozesua da. Egile honentzat, ikaskuntza esanguratsua gertatzearen aldetik, kontuan hartu behar den aldagai erabakigarriena ikaslearen aurretiko ezagutza da.
Ikaskuntza esanguratsua eta bertan gertatzen den ezagutza berriaren asimilazio prozesua Novakek hezkuntzaren bere teoriaren erdian kokatzen ditu.
Novakek eskoletako ikaskuntzari begira ikaskuntza esanguratsua mekanikoa eta memoristikoa den ikaskuntzatik bereizten du, non ez den ezagutza berriaren asimilaziorik gertatu.
Ikaskuntza esanguratsua lortzea oso garrantzitsua da, lorpen horretan oinarritzen baita jakintza berriak eraikitzeko eta, adibidez, ingurugiro arazo bati aurre egiterakoan, jarrera aldaketa positiboak lortzeko ahalmena.

IKASKUNTZA ESANGURATSUAREN MITOAK:

Eskolan ez da dena ikaskuntza esanguratsuaren bitartez egiten, horregatik gaizki ulertuak eta mitoak daude:
  • Jarrera ez bada positiboa. Ikasketak mekanikoki eta errepikakorrak izango dira. Jarrera positiboa izatea, ez du ziurtatzen ikaskuntza esanguratsua emango denik.
  • Ikaslearen garapen kognitiboarekin batera joan behar da erakutsitako materia berria, bakarrik horrela buruko eskemak errazago eraikiko ditu informazio berria ulertu dezan eta ikaskuntza esanguratsua ahalbidetuko du.
  • Ikaslea interesa baldin badu ikaskuntza esanguratsua errazago emango da, baina interesa dagoen momentu orotan ez da ikaskuntza mota hau emango. Inportanteena egiten dugun prozesua da eta ez erabilitako materialak edo tresnak. Garrantzia eman behar zaio buru-prozesuari.

Ikaskuntza esanguratsuak denbora behar du eta lengoaiaren bitartez transmititzen da. Ezinbestekoa da esanahien trukaketa egitea, horrela kontzeptuak ulertzeko. Ez badira esanahiak ulertu, ez da ikaskuntza esanguratsua emango. Hezitzaileak tresnen bidez erraztu ahal izango dute kontzeptu eta esanahien ulermena. (Ikaslearen eta haren jarreraren arabera, erabili beharko den denbora desberdina izango da). Aipatu beharra dago, ikaskuntza esanguratsua ematen denean, batzuetan ez dela ikasketa zuzena egiten; hau da, barneratua eta ulertua gelditu da baina informazioa ez da guztiz zuzena.

Hezitzaileen helburua, ikaslea modu eraginkor eta esanguratsu batean ikastea izan beharko luke. Hezitzaileak egiten dituen esfortzu orok, pena mereziko du eta ikaskuntza esanguratsuaren lorpena erraztuko du. Bakoitzak bere metodologia erabiliko du ikasleari ikaskuntza hau errazteko.

ABANTAILAK
Ikaskuntza esanguratsua egonez gero, asimilatu dugun informazioa luzaroan gordetzen dugu. Ikaskuntza honekin ezaguera berriak lortzen ditugu eta guk dauzkagun ezaguerekin erlazionatzen dira.
Ikasketa prozesu hau indibiduala da, ikaslearengan zentratuta dagoena. Ikasleek ikaskuntza honen poderioz, ikasteko interesa pizten dute, ikasi nahi dutenaren aurrean estimulu positiboak sortzen baitira. Motibazioa eta ikasteko gogoak handitzen diren heinean, hazkuntza kognitiboa eta afektiboa ematen da.
Ikaskuntza esanguratsua ikasleen egunerokotasunean erabiltzen bada, ikasleek emaitza positiboak lortzen dituzte, lanean zentratzen dira, eta era berean, materiari zuzenduta dauden arazoak murrizten dira, interes anitza kontuan hartzen delarik.
IRAKASLE FUNTZIOAK
Irakasle batek ikaskuntza esanguratsua bere klasean praktikan jarri nahi badu, funtzio batzuk bete behar ditu:
klasean ikasleen artean bitartekaria izan behar du,material esanguratsuak antolatu eta erabiltzeko arduraduna izan. Funtzio hauek lortzeko irakasleek ikasleen gertutako egoerak aukeratzeko eta proposatzeko zeregina izango dute.

IKASKUNTZA ESANGURATSUA PRAKTIKAN

Zer da irakasle bezala egin behar dena? Argi dago ez dagoela haien mende, ikaskuntza esanguratsua izatearen erabakia ikasten duenarena baita. Hala ere, arduraren zati handi bat irakasleena da.
Praktikaren inguruan lau aditu azpimarratu daitezke: Ausubel, Diaz, Hernandez eta Moreira. Aditu hauek kritika, printzipio eta praktikan jartzeko pauso batzuk proposatu zituzten.
Ausubelek ikaskuntza esanguratsuaren inguruan egin zuen lan eta kritika bat sortu egin zuen. Bere esanetan, irakasle bezala urteko programazioa diseinatzen dugunean tematika ezberdinak lantzen ditugu normalean (adibidez, urtaroak, birziklatzea, etab.). Tematika horiek sekuentzializatzeko modua ez du logika bat gordetzen batzuetan "ikaskuntza esanguratsuaren" ikuspuntutik. Adibidez, lehenengo unitate didaktikoan landutako kontzeptuak, prozedimenduak edo jarrerak agian ez dute transferentzia erraz bat hurrengo unitate didaktikoan landuko diren kontzeptu, prozedura edo jarrerekin beraz, gure ikasleen ikaskuntza esanguratsua oztopatuko da.

Ikasle batek dituen aurrezagutzak zeintzuk diren jakitea ezinbestekoa da hurrengo gaiarekin erlazionaturiko kontzeptuak lantzeko ere; beraz, premisa hau aintzat hartzen ez badugu ikaskuntza esanguratsua nahiko konplikatua izango da lortzea ikaslearengan.
Díaz Barriga eta Hernández –ek printzipio batzuk proposatu zituzten ikaskuntza esanguratsuaren praktikaren inguruan:

1  -Ikaskuntza errazteko edukiak ordenatuta eta logika erabiliz aurkeztu behar dira. Edukiak elkar erlazionatuta eta antolatuta egon behar dira.
2 -Aurretik dakizkien ezagutzak eta esperientziak erabiltzeak lagunduko du ikaskuntza esanguratsuan.
3   -“Zubi kognitiboak” erabiltzea, hau da, erlazio bat bilatu kontzeptu eta ideien eta ikasiko den materialaren artean.
4   -Ikaskuntza esanguratsuaren bitartez ikasitako edukiak egonkorragoak izango ria eta ahaztea zailagoa izango da.
5    -Irakasleen betebehar garrantzitsuenetako bat haien ikasleetan motibazioa, parte hartzea eta gogoak piztea da.

Azkenik, Moreirak ikaskuntza esanguratsua praktikan jartzeko pauso batzuk sortu zituen.
Lehenik eta behin, irakasleak landuko diren edukiak antolatu egin behar ditu. Orden hori sinplea eta lineal ez izaten saiatu behar da. Edukien arteko erlazioak bilatu behar ditu eta horrela umearen ulermena errazagoa izango da.
Haurraren maila kognitiboa ere kontutan izan behar da. Ezin da estrategiarik edo lan egiteko modurik proposatu informazio hori eduki gabe.
Eginkizun horiek analizatu ondoren, haien artean erlazionatu eta konklusio bat atera beharko litzateke lanean hasi ahal izateko. Beraz, konklusio hau ateratzeko lehen aipatutako eginkizun horiek betetzea ezinbestekoa da.
Ebaluaketari garrantzia ematen dio baita ere. Arrazoiak: Ikasleak ezer ikasi aurretik zer dakien jakitearen garrantzia, ikasteko prozesua orientatzeko beharraren garrantzia (zuzendu, argitu …) eta erabilitako metodologiaren eraginkortasuna kontrastatzearen beharra.

martes, 1 de marzo de 2016

Curriculuma eta bere zehaztapen mailak

Kaixo lagunak!
Klasean Curriculumaren zehaztapen mailen buruz hitz egin dugu. Zehaztapen mailak aipatu aurretik, Curriculumaren definizioa azalduko dizuet:
Hezkuntzan,Curriculuma ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da.Curriculuma bi helburu ditu: 1.hezkuntza sistemaren helburuak esplizitatzea eta 2.praktika pedagogikoa orientatuko duen gida izatea.

Azkenik Curriculumaren zehaztapen mailak taulan batean ikus dezakezue.

 Zehaztapen mailen ezaugarriak hauek dira: 



                  MAILAK
              Ezaugarriak
1.MAILA
        2.MAILA
3.MAILA


Dokumentua
Dekretua
oinarrizko curriculum diseinua (OCD)

(ICP) Ikastetxe Curriculum Proiektua
(Unitate didaktikoen multzoa) Programazio didaktiko.
Jrduera didaktikoa.


Definizioa
Bideratzen duena zer ikasi, noiz ikasi, nola ikasi eta irakatsi, gidatu, ebaluatu dekretua.

Araututako curriculumak ikastetxe bakoitzan duen zehaztapena da.
Gelako lana antolatzeko errekurtso bat, ikaste-irakasteko prozesuan parte hartzen duten elementu guztiak era koherente baten lotzen dituena.
....................................................
Heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako unitate didaktikoen multzoa, hauek ordenatuta eta sekuentzializatuta azaltzen direlarik.


Izaera
Normatiboa (derrigorrezkoa)
Gidatzaile eta preskritiboa

Orokorra eta gidatzailea
Aldakorra, gidatzailea, planifikatzailea
Arduraduna
Egilea
Gobernuak, Hezkuntza administrazioa (Hemen, Euskal Autonomia Erkidegoan, Heziberri)
Ikastetxeko klaustroa
tutoreak


Baldintzatzaileak

LOMCE (legeak)

%2- LOMCE

Ikastetxeko curriculuma


Osagarriak
Sedeak daude, antolamendua ikastetxean, ebaluazioa, metodologia, zer irakatsi (konpetentzia), helburuak eta edukiak
Espazioaren antolaketa, denbora, metodologia, gaitasuna, edukiak, material didaktikoa, ebaluazio irizpidea, tutoretza, ordutegiak, helburuak....

Ebaluazioa, edukia, helburua, metodologia,edukien planifikazioa, denboraldiea, materialaren antolaketa.


Adibidea
Hezkuntza.net
Ministerioan LOMCE
Eskola baten web orrian



 Ondo izan!

viernes, 19 de febrero de 2016

Dekretua

Gaurko klasean 2015eko dekretuari buruz artikulo batzuk irakurri ditugu, artikulu hauetan dekretuan azaltzen diren gai desberdinak aipatzen zituen.Adibidez:oinarrizko konpetentziek, haurren garapenaren berezko arloak barne hartzen dituzten esperientzia-eremuek, eremu bakoitzerako etapa-helburuek, ebaluaziorako irizpideek eta lorpenen adierazleek, eta metodologia-jarraibideek.

Deketuaren informazioa jaso ondoren, nire haur hezkuntzako bizipeneekin kontrastatu eta hausnarketa bat egingo dut. 2015eko curriculuma eta nire Haur Hezkuntzako curriculuma ezberdinak dira?

Irakurri dudan bezala 2015eko curriculuma, Haur Hezkuntzako curriculuma esperientzia-eremutan antolatzen da, haurren garapen globala errezago emateko.
Nire garaian  haurren garapenari buruz hitz egiten zen , hau da,ikaslearen nortasunari eta ingurune fisiko eta sozialarekin erlazionatuta.Adibidez,klaseko animalia kideen artean zaintzea utziz, gure nortasuna eta autonomia garatzen languntzen ziguten.Eginkizun honekin, animaliak errespetzen ikasten genuelako eta baita denon artean adoz jartzea eta animalia garbitzeko txandak errespetatzea ikasten eta barneratzen genuelako .

Jolas garaian berdina gertatzen zen, kideen artean jolasten utziz, gure nortasuna garatzen laguntzen ziguten, hau da, errespetoa ,ingurunekin jolastea , barkamenak ematea eta jasotzea jakitea eta arazo txikiak  konpontzea.


Haur Hezkuntzan, ikasleen konpetentzien ebaluazioa orokorra, jarraitua eta prestakuntzakoa izango da, eta ikasleak curriculumeko eremu guztietan egindako aurrerapenari erreparatuko dio, oinarrizko konpetentziak kontuan hartuta. Honekin jarraituz, ezan dezaket nire bizipenekin erlazionatuta dagola ere. Nire irakaslea marrazki libreak edo batzutan gidatuak eskatzen ziguten edo trebatun jokuak egitea. Honekin irakaslea ezaugarri espezifiko batzuk eskatzen, ikasleen garapena hobeto kontrolatuta zeukan eta ikasleen zailtasunak aurkitzeko eta ebaluatzeko  aukera zeukan.


"Ingurumen naturala eta orekatua errespetatzea, garapen jasangarrian oinarriturik" Betidanik ikastoletan ingurumeari garrantzia asko eman zaio. Klasean hiru zakarrontzi geneukan: papera ,plastikoa eta organikoa. Irakaslea gure atzetik zegoen ondo berziklatzeko.Ingurumea jokuen,ariketa eta ipuinen bidez latzen genuen ere, hauen bidez ingurumea errespetatzea ikasten genuen eta horrekin zaindu behar dela.

Bukatzeko haurreneko galderari erantzuteko, 2015eko curriculuma eta nire haur hezkuntzako curriculuma artean ezberdintasunarik haundiak ez ditut ikusi, dena ia berdina jarraitzen dudalako.












jueves, 18 de febrero de 2016

IRAKURGAIEN IDEIA NAGUSIAK

Kaixo,klasean taldeka testu batzuk irakurri ditugu eta ulertu ondoren, beraien idei nagusiak atera ditugu. Orain azalduko dizuet:


Cajas de vida paisajes que nos narran

1-Besteak gu eta gusk besteak ezagutzeko kaxak erabili, non bizipenak eta objetu pertsonalak gordetzen diren.

2-Kaxa hauen bitartez mundua modu errazago batean ezagutu daiteke.

3-Gure istorioak narratzeko tresna egokia.

4-Kaxak etxera eramaten dituzte beraien familiarekin konpartitzekoeta beste bizipen batzuk denen artean osatzeko.

5-Aibidez: Maria Julia deitzen den ahizpa txiki bat dauka eta beragatik sentitzen dituen zeloak kontrolatzeko kaxa erabiltzen du.

6- Biki batzuk beraien amaren sabelean nola kokatuta egon ziren galdatzen dute eta modu horretan galdera berriak sortzen dira gelan, hau da, jakin mina kideen artean.

7-Bere beldurrak azaltzen ditu klasearen aurrean eta umeek bere beldur horri aurre egiteko laguntza eskaitzen diote.

8-Teknika desberdinak erabiltzen dituzte historiak egiten jarraitzeko .

9- Baita ere kaxa erabiltzen dute maisuek ateratzen diren gaiei buruz hitz egiteko.

Cuando los profesores escriben: Sobre redes y aprendizaje

1-1993an ezaugarri batzuk sortu ein ziren. Horiekin irakasle hobekuntza edo hazkuntza bultzatu zuten.

2-"El cursillo de 5 semanas" irakasleek haien burua pertsonalki eta profesionalki ezagutzeko erabiltzen zen.

 3- Kursillo honen beste aktibitate bat idazketa taldeak ziren, hemen idatzi egiten dute eta kritikak edo zuzenketak jasotzen dituzte haien idazketa hobetzeko.

4-Beste aktibitate bat, irakasle bat beste irakasleei klase bat ematen die eta gero irakasle hoiek kritikak jasotzen dituzte eta horrela irakasleek hobetzeko aukera dute. Hau da, azkenean, irakasleak beste irakasleei irakasten ikasten dute.

5- Bakoitzak idazten duena erakusten du, kritikak eta zuzenketak jaso eta hobetu.

6-Ikaskuntza eta idazketa ondo menperatzeko teknika eta trebetasun batzuk behar dituzte.

7-Irakasleen irakaskuntza testuinguru eta momentu zehatz batean ematen da.

8-Estrategia garrantzitsuena idaztea da.

La narrativa como texto experencial: incluirse en el texto

1-Testu honen helburua esperentziatik ikastea da.

2-Esperentzia testuinguru garrantzitsuena da irakasleak garatzeko edo hobetzeko.

3-Esperentzia eta ikaskuntza ez dira gauza berdina.

4- Esperentziak konpartitu.


Ondo Izan!

domingo, 14 de febrero de 2016

Esaldien Hausnarketa

Klasean hezkuntzaren inguruko esaldi batzuk hausnartu ditugu.Hirunaka jarri gara eta hiruren artean esaldien azalpena pentzatu dugu. Pentsatu eta gero, esaldi guztiak denen artean komentatu ditugu.

Esaldi hau tokatu zaigu: 

"La primera tarea de la educación es agitar la vida, pero dejarla libre para que se desarrolle"

Esaldi honekin ados gaude, uste dugu Hezkuntzaren bidez gizakiak izaten ikasten dugu.Adibidez, jarrerak eta baloreak barneratzen ditugu.Baina gero, praktikan jarri behar ditugu gure hezkuntza propioa garatzeko, askatasunez.
Irakasleak ikasleak motibatzea inportantea da gero ikasleak bere garapen propioa sortzen denean jarrera  hobeago izateko .

martes, 9 de febrero de 2016

Haur Hezkuntzako Curriculum-a eta irudia

Ostiraleko klasean  curriculum desberdinen buruz hitz egin dugu, lau motakoak dira: 




- Curriculum nuloa: Hezkuntzarekin zerikusia ez duten gaiak lantzen dira bertan, adibidez jaiotza.


- Curriculum ezkutua: Gai konkretu bat lantzen da, vaina hau ez da zuzenean egiten, zeharka baizik. Hau da, subjektuak gaia tratatzen du baina jakin gabe. Horrela jarrera eta balore batzuk barneratzen dira.

- Curriculum formala: Curriculumak markatzen duena jarraitu behar da, hau da, edukiak, helburuak, ordutegia, ebaluazio-irizpideak... lantzen dira, nahiz eta era desberdin asko egon horiek lantzeko.

- Curriculum erreala: Curriculum formala praktikan jartzea da, adibidez jardueren bidez, jarduerak egoera bakoitzara egokituz.

Curriculum desberdinak komentatu ondoren, irakaslea argazki batzuk erakutsi digu eta argazkiak ikusi eta gero, denen artean bat aukeratu dugu azkenean haurnaketa egiteko.


Argazki honetan ikusten da pertson guztiak parte hartzen dutela baina azkenean lehena agintzen duena da. Orduan beste guztiak egin  behar dute esaten duena.

Adibide honekin hezkuntzarekin zerikusia dauka, batzutan irakaslea ematen du gaiak eta ikasleen lehentasunak kontuan es dute hartzen. Orduan ikasleak motibazioa eta ikasteko gogoak galtzen dute.
Inportantea da irakaslea eta ikasleak hezkuntzaren prozesuan denak parte hartzea,lehentasunak kontuan hartzea eta motibazioa eta gogoak denen artean sustatzea. Honekin ikasleak konfiantza gehiago edukiko dute eta jarrera hobeago izango dute.


viernes, 5 de febrero de 2016

Bizipenak


Bizipenak

Gogoratzen ditudan oroipenak...

Jaialdia












Jaialdi eguna oso dibertigarria zen,dantza eta kanta egiten genuen klaseko kideekin.Batzuetan, lotsa handia genuen eta negarrez  hasten ginen, baino, azkenean poz pozik ateratzen ginen.
Jaialdirako, irakasleari mozorroak egiten laguntzen genion eta apainketarekin ere.Gurasoak ere mozorroak egiten parte hartzen zuten.

Jaialdiekin umeak lotsa pixkanaka galtzen dute.Sormena ,memoria,erritmoa eta adierazpena lantzen dute eta eskulanen bidez motrizitatea ematen da.

Santo Tomas













Santo tomas eguna ikasturtearen azken eguna zen, zorion handiarekin ospatzen genuen. Egun horretan klasekoak kaseritas eta kaseritos jantzita eskolara joaten ginen.
Eskolara iristen ginenean irakaslea argazki bat ateratzeko antolatzen ziguten, denak dotoreak eta pozik ateratzeko.Argazki hori gero etxera eramateko era gurasoei erakusteko zen.

Umeak bere herriaren kultura txikitatik ezagutzea polita da.

Mantala




















Mantala janztea eguneroko errutina zen. Jangelara joan aurretik jarri behar genituen, batzuetan laguntzekin botoiak lotzeko baino azkenean bakarrik lotzen genituen.
Jangelara joatea ez zitzaidan gustatzen, jatera behatzen eta handiekin bukatu arte usten zidatelako.Horregatik, jangelako etapa gaizki eraman nuen.

Txikitatik errutinak egitea eta noiz egin behar diren ikastea

Gabonak















Gabonako ospakizuna ikastaroaren momentu gustukoena zen. Klasean eguberriko zuhaitza osatzeko eskulanak egiten genituen,belena jartzen genuen,klasea apaindu eta eguberriko kantak abesten genuen denak batera.

Ospakizun honekin esku-lanen bidez motrizitatea lantzen da eta denak batera laguntzea ikasten dute.

Jolas garaia



Jolas garaia eguneko momentu dibertigarriena zen.Klaseko lagunekin joko askotara jolasten genuen: trenekin,norbaiti harrapatzen,motorrekin edo bizikletekin ibiltzen.

Umeak jolas garaian askatasun gehiago sentitzen dute, hobeto harremantzen dira beste kideekin eta irakaslearekin. Momentu horretan, haurrak beste jarrera batzuk dituzte ,orduan, jolas garaia  irakasleari haurra beste moduan behatzea aukera ematen dio. 

Pipo















Pipo hamsterra oso polita zen eta asko gustatzen  zitzaigun.Egunero janaria eman eta kaiola garbitu behar zen. Hasieran kaiola garbitzea nazkagarria zen, baino, askenean ohitu ginen.

Klasean animaliak edukitzea, errespetatu eta zaindu behar direla ikasten dute. Haurrentzat jarduera polita da eta beraientzat ona da.

Marrazkiak



















Marrazkiak egitea asko gustatzen zitzaidan,kolore biziekin,kolore ilunekin edo kolore guztiekin hobeto. Marrazkiak bukatu eta gero andereñori edo gurasoei opari bezala ematen nizkion.

Haurrak klasean marrazkiak egitea bere motrizitatea nola dagoen jakin dezakegu eta marrazkiak egiterakoan arazoak sortzen badira konpontzeko modua aurkitu dezakegu. Orduan marrazkiak edo beste ariketa inportanteak dira haurren garapenerako eta irakaslea bere ikasleen eboluzioak jakiteko.