Gaurko klasean 2015eko dekretuari buruz artikulo batzuk irakurri ditugu, artikulu hauetan dekretuan azaltzen diren gai desberdinak aipatzen zituen.Adibidez:oinarrizko konpetentziek, haurren garapenaren berezko arloak barne hartzen dituzten esperientzia-eremuek, eremu bakoitzerako etapa-helburuek, ebaluaziorako irizpideek eta lorpenen adierazleek, eta metodologia-jarraibideek.
Deketuaren informazioa jaso ondoren, nire haur hezkuntzako bizipeneekin kontrastatu eta hausnarketa bat egingo dut. 2015eko curriculuma eta nire Haur Hezkuntzako curriculuma ezberdinak dira?
Irakurri dudan bezala 2015eko curriculuma, Haur Hezkuntzako curriculuma esperientzia-eremutan antolatzen da, haurren garapen globala errezago emateko.
Nire garaian haurren garapenari buruz hitz egiten zen , hau da,ikaslearen nortasunari eta ingurune fisiko eta sozialarekin erlazionatuta.Adibidez,klaseko animalia kideen artean zaintzea utziz, gure nortasuna eta autonomia garatzen languntzen ziguten.Eginkizun honekin, animaliak errespetzen ikasten genuelako eta baita denon artean adoz jartzea eta animalia garbitzeko txandak errespetatzea ikasten eta barneratzen genuelako .
Jolas garaian berdina gertatzen zen, kideen artean jolasten utziz, gure nortasuna garatzen laguntzen ziguten, hau da, errespetoa ,ingurunekin jolastea , barkamenak ematea eta jasotzea jakitea eta arazo txikiak konpontzea.
"Ingurumen naturala eta orekatua errespetatzea, garapen jasangarrian oinarriturik" Betidanik ikastoletan ingurumeari garrantzia asko eman zaio. Klasean hiru zakarrontzi geneukan: papera ,plastikoa eta organikoa. Irakaslea gure atzetik zegoen ondo berziklatzeko.Ingurumea jokuen,ariketa eta ipuinen bidez latzen genuen ere, hauen bidez ingurumea errespetatzea ikasten genuen eta horrekin zaindu behar dela.
Bukatzeko haurreneko galderari erantzuteko, 2015eko curriculuma eta nire haur hezkuntzako curriculuma artean ezberdintasunarik haundiak ez ditut ikusi, dena ia berdina jarraitzen dudalako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario