Apa!
Gure taldea Ikaskuntza esanguratsuaren buruz testu bat irakurri eta landu dugu. Irakurri eta ulertu ondoren, testuaren azalpena egin dugu eta orain azalduko dizuet.
IKASKUNTZA ESANGURATSUA
IKASKUNTZA ENSANGURATSUAREN TEORIA
Ausubel izan zen teoria honen egilea, konduktismoaren kontrako teoria da. Ikaskuntza aurkikuntzan oinarritzen du, hala ere, ez da guztia deskubritu behar, metodo mantsoa da. Teoria psikologiko bat da ezagutzak lortzeko prozesuak aztertzen dituelako, hau da, ikaskuntza mota, ikasteko baldintzak eta dauden emaitzak (ebaluazioa).
Teoria honen helburua jakitea zer baldintzetan ematen de ikaskuntza da. Aldaketa kognitiboak ekartzen ditu, hau da, gertatzen diren aldaketa esanguratsu bat izan behar dira ikaslearengan eta sozietaterengan.
Irakasleak ez dute modu egoki batean aplikatu metodoa, hau da, modu artifizialean egin dute eta horregatik garrantzitsua da metodo hau errebisatzea.
IKASKUNTZA ESANGURATSUAREN JATORRIZKO ESANAHIA
Ikaskuntza kapazitatea pertsona bakoitzean oso handia da, ordea, ordenagailu baten kapazitatearekin konparatzen badugu oso urria dela ikusiko dugu. Pertsona batek denbora epe espezifiko batean gauza asko memorizatzeko duen kapazitatea txikia da.
Ausubelek uste du, pertsonak batek ez dela zerotik hasten ikasten, pertsona bakoitzaren esperientzia eta ezaugarriak gehitzen eta baldintzatzen dutela ikaste prozesuan. Esperientzia eta ezaugarriak horiek ondo manipulatu behar dira ikaskuntza on bat jorratzeko. Horren arduradunak irakasleak dira.
Ausubelen ustez, material at esanguratsua izateko bi ezaugarri izan behar ditu. Batetik, materiala esanahi logikoa izatea ikasten duenarentzako eta bestetik, ikasiko duena oinarrizko ideia batzuk izatea. (Ausubelek oinarrizko ideia horiei subsumidores deitu zien).
Ikaskuntzan influentzia duten faktoreen artean garrantzitsuena, ikasleak dakiena da. Irakasleak hori aurkitu behar du eta horren arabera irakatsi. Ikaslea aktiboa izan behar du, barruan daukanaz baliatu behar da ikasteko orduan eta bere ezagutzak eraiki behar ditu.
Teoria honen kontrakoa ikaskuntza mekanikoa da. Teoria honen arabera pertsona bakoitzaren ezaugarriak eta esperientziak ez dute zerikusirik orain ikasi behar denarekin.
GAUR EGUNGO ESANAHIA
David Ausubel pedagogo eta psikologoak eratutako ikaskuntza-teoria da, gero Joseph Novakek berreskuratzen duena eta kosntruktibismoan eragin nabarmena izan duena.
Ikaskuntza esanguratsuari buruz esan daiteke gizakion ikaste prozesu berezkoa dela. Ikasleak jasotako informazioa aurrekin dituen ideiekin lotuz ikasten du. Ikaskuntza esanguratsua egiteko, ikasleak aurretik gaiari kontzeptu eta ideak eduki behar ditu, informazio berria modu egokian jasotzeko.
Ausubelentzat, ikaskuntza esanguratsua informazio berria jadanik gizabanakoen egitura kognitiboko edozein aspektuarekin era ez arbitrarioa eta substantzialean (literala ez dena) erlazionatzean gertatzen den prozesua da. Egile honentzat, ikaskuntza esanguratsua gertatzearen aldetik, kontuan hartu behar den aldagai erabakigarriena ikaslearen aurretiko ezagutza da.
Ikaskuntza esanguratsua eta bertan gertatzen den ezagutza berriaren asimilazio prozesua Novakek hezkuntzaren bere teoriaren erdian kokatzen ditu.
Novakek eskoletako ikaskuntzari begira ikaskuntza esanguratsua mekanikoa eta memoristikoa den ikaskuntzatik bereizten du, non ez den ezagutza berriaren asimilaziorik gertatu.
Ikaskuntza esanguratsua lortzea oso garrantzitsua da, lorpen horretan oinarritzen baita jakintza berriak eraikitzeko eta, adibidez, ingurugiro arazo bati aurre egiterakoan, jarrera aldaketa positiboak lortzeko ahalmena.
Ikaskuntza esanguratsuari buruz esan daiteke gizakion ikaste prozesu berezkoa dela. Ikasleak jasotako informazioa aurrekin dituen ideiekin lotuz ikasten du. Ikaskuntza esanguratsua egiteko, ikasleak aurretik gaiari kontzeptu eta ideak eduki behar ditu, informazio berria modu egokian jasotzeko.
Ausubelentzat, ikaskuntza esanguratsua informazio berria jadanik gizabanakoen egitura kognitiboko edozein aspektuarekin era ez arbitrarioa eta substantzialean (literala ez dena) erlazionatzean gertatzen den prozesua da. Egile honentzat, ikaskuntza esanguratsua gertatzearen aldetik, kontuan hartu behar den aldagai erabakigarriena ikaslearen aurretiko ezagutza da.
Ikaskuntza esanguratsua eta bertan gertatzen den ezagutza berriaren asimilazio prozesua Novakek hezkuntzaren bere teoriaren erdian kokatzen ditu.
Novakek eskoletako ikaskuntzari begira ikaskuntza esanguratsua mekanikoa eta memoristikoa den ikaskuntzatik bereizten du, non ez den ezagutza berriaren asimilaziorik gertatu.
Ikaskuntza esanguratsua lortzea oso garrantzitsua da, lorpen horretan oinarritzen baita jakintza berriak eraikitzeko eta, adibidez, ingurugiro arazo bati aurre egiterakoan, jarrera aldaketa positiboak lortzeko ahalmena.
IKASKUNTZA ESANGURATSUAREN MITOAK:
Eskolan ez da dena ikaskuntza esanguratsuaren bitartez egiten, horregatik gaizki ulertuak eta mitoak daude:
- Jarrera ez bada positiboa. Ikasketak mekanikoki eta errepikakorrak izango dira. Jarrera positiboa izatea, ez du ziurtatzen ikaskuntza esanguratsua emango denik.
- Ikaslearen garapen kognitiboarekin batera joan behar da erakutsitako materia berria, bakarrik horrela buruko eskemak errazago eraikiko ditu informazio berria ulertu dezan eta ikaskuntza esanguratsua ahalbidetuko du.
- Ikaslea interesa baldin badu ikaskuntza esanguratsua errazago emango da, baina interesa dagoen momentu orotan ez da ikaskuntza mota hau emango. Inportanteena egiten dugun prozesua da eta ez erabilitako materialak edo tresnak. Garrantzia eman behar zaio buru-prozesuari.
Ikaskuntza esanguratsuak denbora behar du eta lengoaiaren bitartez transmititzen da. Ezinbestekoa da esanahien trukaketa egitea, horrela kontzeptuak ulertzeko. Ez badira esanahiak ulertu, ez da ikaskuntza esanguratsua emango. Hezitzaileak tresnen bidez erraztu ahal izango dute kontzeptu eta esanahien ulermena. (Ikaslearen eta haren jarreraren arabera, erabili beharko den denbora desberdina izango da). Aipatu beharra dago, ikaskuntza esanguratsua ematen denean, batzuetan ez dela ikasketa zuzena egiten; hau da, barneratua eta ulertua gelditu da baina informazioa ez da guztiz zuzena.
Hezitzaileen helburua, ikaslea modu eraginkor eta esanguratsu batean ikastea izan beharko luke. Hezitzaileak egiten dituen esfortzu orok, pena mereziko du eta ikaskuntza esanguratsuaren lorpena erraztuko du. Bakoitzak bere metodologia erabiliko du ikasleari ikaskuntza hau errazteko.
ABANTAILAK
Ikaskuntza esanguratsua egonez gero, asimilatu dugun informazioa luzaroan gordetzen dugu. Ikaskuntza honekin ezaguera berriak lortzen ditugu eta guk dauzkagun ezaguerekin erlazionatzen dira.
Ikasketa prozesu hau indibiduala da, ikaslearengan zentratuta dagoena. Ikasleek ikaskuntza honen poderioz, ikasteko interesa pizten dute, ikasi nahi dutenaren aurrean estimulu positiboak sortzen baitira. Motibazioa eta ikasteko gogoak handitzen diren heinean, hazkuntza kognitiboa eta afektiboa ematen da.
Ikaskuntza esanguratsua ikasleen egunerokotasunean erabiltzen bada, ikasleek emaitza positiboak lortzen dituzte, lanean zentratzen dira, eta era berean, materiari zuzenduta dauden arazoak murrizten dira, interes anitza kontuan hartzen delarik.
IRAKASLE FUNTZIOAK
Irakasle batek ikaskuntza esanguratsua bere klasean praktikan jarri nahi badu, funtzio batzuk bete behar ditu:
klasean ikasleen artean bitartekaria izan behar du,material esanguratsuak antolatu eta erabiltzeko arduraduna izan. Funtzio hauek lortzeko irakasleek ikasleen gertutako egoerak aukeratzeko eta proposatzeko zeregina izango dute.
IKASKUNTZA ESANGURATSUA PRAKTIKAN
Zer da irakasle bezala egin behar dena? Argi dago ez dagoela haien mende, ikaskuntza esanguratsua izatearen erabakia ikasten duenarena baita. Hala ere, arduraren zati handi bat irakasleena da.
Praktikaren inguruan lau aditu azpimarratu daitezke: Ausubel, Diaz, Hernandez eta Moreira. Aditu hauek kritika, printzipio eta praktikan jartzeko pauso batzuk proposatu zituzten.
Ausubelek ikaskuntza esanguratsuaren inguruan egin zuen lan eta kritika bat sortu egin zuen. Bere esanetan, irakasle bezala urteko programazioa diseinatzen dugunean tematika ezberdinak lantzen ditugu normalean (adibidez, urtaroak, birziklatzea, etab.). Tematika horiek sekuentzializatzeko modua ez du logika bat gordetzen batzuetan "ikaskuntza esanguratsuaren" ikuspuntutik. Adibidez, lehenengo unitate didaktikoan landutako kontzeptuak, prozedimenduak edo jarrerak agian ez dute transferentzia erraz bat hurrengo unitate didaktikoan landuko diren kontzeptu, prozedura edo jarrerekin beraz, gure ikasleen ikaskuntza esanguratsua oztopatuko da.
Ikasle batek dituen aurrezagutzak zeintzuk diren jakitea ezinbestekoa da hurrengo gaiarekin erlazionaturiko kontzeptuak lantzeko ere; beraz, premisa hau aintzat hartzen ez badugu ikaskuntza esanguratsua nahiko konplikatua izango da lortzea ikaslearengan.
Díaz Barriga eta Hernández –ek printzipio batzuk proposatu zituzten ikaskuntza esanguratsuaren praktikaren inguruan:
1 -Ikaskuntza errazteko edukiak ordenatuta eta logika erabiliz aurkeztu behar dira. Edukiak elkar erlazionatuta eta antolatuta egon behar dira.
2 -Aurretik dakizkien ezagutzak eta esperientziak erabiltzeak lagunduko du ikaskuntza esanguratsuan.
3 -“Zubi kognitiboak” erabiltzea, hau da, erlazio bat bilatu kontzeptu eta ideien eta ikasiko den materialaren artean.
4 -Ikaskuntza esanguratsuaren bitartez ikasitako edukiak egonkorragoak izango ria eta ahaztea zailagoa izango da.
5 -Irakasleen betebehar garrantzitsuenetako bat haien ikasleetan motibazioa, parte hartzea eta gogoak piztea da.
Azkenik, Moreirak ikaskuntza esanguratsua praktikan jartzeko pauso batzuk sortu zituen.
Lehenik eta behin, irakasleak landuko diren edukiak antolatu egin behar ditu. Orden hori sinplea eta lineal ez izaten saiatu behar da. Edukien arteko erlazioak bilatu behar ditu eta horrela umearen ulermena errazagoa izango da.
Haurraren maila kognitiboa ere kontutan izan behar da. Ezin da estrategiarik edo lan egiteko modurik proposatu informazio hori eduki gabe.
Eginkizun horiek analizatu ondoren, haien artean erlazionatu eta konklusio bat atera beharko litzateke lanean hasi ahal izateko. Beraz, konklusio hau ateratzeko lehen aipatutako eginkizun horiek betetzea ezinbestekoa da.
Ebaluaketari garrantzia ematen dio baita ere. Arrazoiak: Ikasleak ezer ikasi aurretik zer dakien jakitearen garrantzia, ikasteko prozesua orientatzeko beharraren garrantzia (zuzendu, argitu …) eta erabilitako metodologiaren eraginkortasuna kontrastatzearen beharra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario