Nor naiz ni?

viernes, 6 de mayo de 2016

Unitate Didaktikoa- Puxika taldea

Nire taldea azkeneko jarduera egin duguna Unitate Didaktikoa izan da. Lan polita izan da,baino, zaila iruditu zaigu. Hemen lanaren link-a uzten dizuet.


https://docs.google.com/document/d/17ISxKxy8FuRdR1q9gB2Ie6mpu4gRN1u5FWVt2qGGWW0/edit


lunes, 4 de abril de 2016

METODOLOGIEN BERDINTASUNAK ETA DESBERDINTASUNAK

Kaixo!
Jarraian, irakurritako eta barneratutako hainbat kontzeptuen berdintasunak eta desberdintasunak azalduko ditugu. Eman dizkiguten kontzeptuak hauek dira: txokoak, proiektuak, Decroly eta tailerrak.


  • BERDINTASUNAK:
    • Kontzeptu guztietan haurraren beharrak eta nahiak kontuan hartzen dituzte, horrela haurrak kontzeptu bat barneratzeko orduan, gusturago eta motibatuagoak egongo dira.
    • Espazioa eta denbora finkatu egiten da.
    • Ikasle orok parte hartzen dute.
    • Helburu batzuekin egiten da eta amaieran irakasleak gaia edota jarduera ebaluatu egingo du.
    • Haurren erritmoa errespetatzen da.
    • Haurren garapen-gaitasunak azaleratzen dira: identitate/autonomia, komunikazio/ingurune fisikoa, komunikazio/irudikapen eremuak, etab.
    • Materiala kontuan hartu behar da.
    • Hezitzaileak behatzaile lana egiten dute.


  • DESBERDINTASUNAK:
    • Espazioa eta denbora finkatuta egon arren, ez dute denbora berdina irauten. Adibidez, proiektuekin denbora luzeagoa izaten da eta tailerrak eguneko zati bat soilik.
    • Haurren familiek ez dute jardueretan parte hartzen (proiektuetan eta txokoetan bai).
    • Metodologia batzuetan taldeka elkarlanean aritzen dira eta beste batzuetan indibidualki.
    • Metodologia batzuk interesgune-ardatzak aurretik finkaturik dituzte.
    • Helburuak ez dira berdinak izaten.
    • Ebaluatzeko metodoak ez dira berdinak izaten.
    • Metodologia batzuen jarduerak bideratuak dira, beste batzuk ez.
    • Hezitzaileak metodologia batzuetan gidatzaile lana egiten du.

Hauek dira Puxika taldean komentatu ditugun metodologien berdintasun eta desberdintasunak.

martes, 15 de marzo de 2016

Txokoetan oinarritutako metodologia


Kaixo! Klasean txokoetan oinarritutako metodologiari buruz hitz egin dugu eta honako ideiak atera ditugu: 



1. ZER DAKIGU TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIAZ? 
Guk behatutako ikastetxean ez genuen txokoetan lan egitea ikusteko aukera izan. Hala ere, gelak txoko batzuetan antolaturik zeudela ikusi genuen (plastika).


Taldetan jartzen dira umeak eta txoko bakoitzean denbora tarte mugatu bat ematen zaie. Ondoren, aldatu egiten dute txokoz errotazioaren bidez jarduera ezberdina lantzeko. Txokoek jarduera ezberdinak landu ditzake. Adibidez, irakurketa, marrazketa, puzzleak... Irakasleak behatzaile papera hartzen du, hau da, umeek lan egiten duten bitartean, egiten ari direna behatzen du eta norbaitek laguntza behar badu eskaini egiten dio.
  
2. ZER FALTA ZAIGU IKASTEKO?
Gaurko klasean ikasi ditugun gauza esanguratsu batzuk:

Lekua egon ezgero txoko bakoitzeanegon daitekeen  haur kopurua librea da. Gainera, haurrek nahi duten denbora eman dezate txoko bakoitzen. Baldintza: Ume batek beti eskema berdina erabiltzen duela ikus badugu edo sormena lantzeari uzten badio txokoz aldatzera gonbidatu behar zaio.

Txokoen bidez joku sinbolikoak lantzea garrantzitsua da. Hizkuntza sexista beti alboan uztea oso garrantzitsua da.


3. ZEINTZUK DIRA ATERA DITUGUN IDEIA EDO IKASKUNTZA NAGUSIAK ?
-Jakitea gu irakasle bezala noiz esku hartu behar dugun.
-Haurren gaitasuna modu ezberdinetan lantzea.
-Errotazioak taldeko eta banaka izan daitezkela.
-Joku sinbolikoetan irakaslearen papera garrantzia handia dauka, esku hartzeko aukera handia.
-Irakasle behar adina badaude, txokoen bitartez ebaluatzea errazagoa da. Modu honetan umeen zailtasunak, trebetasunak, gaitasunak, zaletasunak... ikustea errazagoa da.

Klasearekin amaitzeko, Aingeruk eta Begoñak proiektuen eta txokoen arteko konparaketa egitea eskatu ziguten.
Ezaugarri hauek atera ditugu konparaketa egiterakoan:

Lehenik eta behin, ikusi dezakegu irakasleen eginkizuna proiektuetan gidatzea dela, hau da, irakaslea gidaria da, jarraitu behar dituzten pausuak azaltzen joango da. Berriz, txokoetan haurrari askatasun gehiago utziko zaio, irakaslea behatzen egongo da nagusiki eta laguntza eskainiko die. Beraz, irakaslearen papera hori dela , jakin dezakegu proiektuetan ikaslearen papera nagusiki imitazioa dela, hau da, irakasleak azaltzen dituen pausoak kopiatu eta jarraitu. Txokoetan ikasleak sormena lantzen du eta bere iteresen arabera jardungo du.

Bestetik, proiektua egiterakoan espazioa finkoa izango da eta txokoetan espazioa aldatzen joago da. Gehitzeko, proiektuak lantzerakoan denbora tarteak egongo dira gauza espezifiko batzuk egiteko eta txokoetan printzipioz denbora librea izango da.

Materiala proiektua egiterakoan prozesu guztiaren zehar guztiek berdina izango dute eta jarduerak erlazionatzen dituzte, berriz, txokoetan materiala txoko bakoitzaren jardueraren arabera aldatzen joango da eta jarduerak independieteak izango dira.

Azkenik, proiektuetan ikasleak banaka lan egingo dute baina klaseko erritmoa jarraituz eta txokoetaan taldeka, nahi duten kopuru sartzen diren bitartean.

martes, 8 de marzo de 2016

PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

Kaixo!

Gaurko klasean, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzari buruz izan da. Irakasleekin batera gai honetaz hitz egin dugu eta taldetan galdera batzuk erantzun ditugu.

Zer dakigu proiektuetan ionarritutako ikaskuntzaz?

Haurren interasatik abiatuz gaiak,materiak eta arlo guztiak lantzen dituztela. Metodologia irekita izan behar da, hau da , ikasleekin landuko den gaia adostea gustokoa izateko eta beraien motibazio sortzeko.

Zer falta zaizu ikasteko?

Nola aplikatzen den jakitea eta behatzea.

Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak?

Haurren intera erabiltzen dituen metodologia da.Globalizazioa erabiltzen duena. Haurrek hobeto ikasten eta barneratzen dutela uste dugu, gainera haien interesatik abiatzen garenez gustorago egongo dira. Gai zehatz bat erabiliz,taldean lantzen da eta baita indibidualki.

Azkenik bi adibide ikusi dugu:

-Egutegia beraien kabuz sortzea. Klaseko beharra betetik gai polita iterresgarria eta dibertigarria denen artean atera dute.
-Gai asko lantzen dituzte gai horretaz abiatuz.

-Futbolaren gaia: ikasleak gai gustokoena lantzen dute eta gai horrekin ezaguera berriak lortzen dituzte eta material ugariekin lantzen dute.

-Proiektu honekin berriz, gai asko lantzen dute.



viernes, 4 de marzo de 2016

ikaskuntza esanguratsuaren ahozkoa

IKASKUNTZA ESANGURATSUA

Apa!
Gure taldea Ikaskuntza esanguratsuaren buruz testu bat irakurri eta landu dugu. Irakurri eta ulertu ondoren, testuaren azalpena egin dugu eta orain azalduko dizuet.

IKASKUNTZA ESANGURATSUA

IKASKUNTZA ENSANGURATSUAREN TEORIA

Ausubel izan zen teoria honen egilea, konduktismoaren kontrako teoria da. Ikaskuntza aurkikuntzan oinarritzen du, hala ere, ez da guztia deskubritu behar, metodo mantsoa da. Teoria psikologiko bat da ezagutzak lortzeko prozesuak aztertzen dituelako, hau da, ikaskuntza mota, ikasteko baldintzak eta dauden emaitzak (ebaluazioa).

Teoria honen helburua jakitea zer baldintzetan ematen de ikaskuntza da. Aldaketa kognitiboak ekartzen ditu, hau da, gertatzen diren aldaketa esanguratsu bat izan behar dira ikaslearengan eta sozietaterengan.

Irakasleak ez dute modu egoki batean aplikatu metodoa, hau da, modu artifizialean egin dute eta horregatik garrantzitsua da metodo hau errebisatzea.

IKASKUNTZA ESANGURATSUAREN JATORRIZKO ESANAHIA

Ikaskuntza kapazitatea pertsona bakoitzean oso handia da, ordea, ordenagailu baten kapazitatearekin konparatzen badugu oso urria dela ikusiko dugu. Pertsona batek denbora epe espezifiko batean gauza asko memorizatzeko duen kapazitatea txikia da.

Ausubelek uste du, pertsonak batek ez dela zerotik hasten ikasten, pertsona bakoitzaren esperientzia eta ezaugarriak gehitzen eta baldintzatzen dutela ikaste prozesuan. Esperientzia eta ezaugarriak horiek ondo manipulatu behar dira ikaskuntza on bat jorratzeko. Horren arduradunak irakasleak dira.
Ausubelen ustez, material at esanguratsua izateko bi ezaugarri izan behar ditu. Batetik, materiala esanahi logikoa izatea ikasten duenarentzako eta bestetik, ikasiko duena oinarrizko ideia batzuk izatea. (Ausubelek oinarrizko ideia horiei subsumidores deitu zien).

Ikaskuntzan influentzia duten faktoreen artean garrantzitsuena, ikasleak dakiena da. Irakasleak hori aurkitu behar du eta horren arabera irakatsi. Ikaslea aktiboa izan behar du, barruan daukanaz baliatu behar da ikasteko orduan eta bere ezagutzak eraiki behar ditu.

Teoria honen kontrakoa ikaskuntza mekanikoa da. Teoria honen arabera pertsona bakoitzaren ezaugarriak eta esperientziak ez dute zerikusirik orain ikasi behar denarekin.

GAUR EGUNGO ESANAHIA

David Ausubel pedagogo eta psikologoak eratutako ikaskuntza-teoria da, gero Joseph Novakek berreskuratzen duena eta kosntruktibismoan eragin nabarmena izan duena.
Ikaskuntza esanguratsuari buruz esan daiteke gizakion ikaste prozesu berezkoa dela. Ikasleak jasotako informazioa aurrekin dituen ideiekin lotuz ikasten du. Ikaskuntza esanguratsua egiteko, ikasleak aurretik gaiari kontzeptu eta ideak eduki behar ditu, informazio berria modu egokian jasotzeko.
Ausubelentzat, ikaskuntza esanguratsua informazio berria jadanik gizabanakoen egitura kognitiboko edozein aspektuarekin era ez arbitrarioa eta substantzialean (literala ez dena) erlazionatzean gertatzen den prozesua da. Egile honentzat, ikaskuntza esanguratsua gertatzearen aldetik, kontuan hartu behar den aldagai erabakigarriena ikaslearen aurretiko ezagutza da.
Ikaskuntza esanguratsua eta bertan gertatzen den ezagutza berriaren asimilazio prozesua Novakek hezkuntzaren bere teoriaren erdian kokatzen ditu.
Novakek eskoletako ikaskuntzari begira ikaskuntza esanguratsua mekanikoa eta memoristikoa den ikaskuntzatik bereizten du, non ez den ezagutza berriaren asimilaziorik gertatu.
Ikaskuntza esanguratsua lortzea oso garrantzitsua da, lorpen horretan oinarritzen baita jakintza berriak eraikitzeko eta, adibidez, ingurugiro arazo bati aurre egiterakoan, jarrera aldaketa positiboak lortzeko ahalmena.

IKASKUNTZA ESANGURATSUAREN MITOAK:

Eskolan ez da dena ikaskuntza esanguratsuaren bitartez egiten, horregatik gaizki ulertuak eta mitoak daude:
  • Jarrera ez bada positiboa. Ikasketak mekanikoki eta errepikakorrak izango dira. Jarrera positiboa izatea, ez du ziurtatzen ikaskuntza esanguratsua emango denik.
  • Ikaslearen garapen kognitiboarekin batera joan behar da erakutsitako materia berria, bakarrik horrela buruko eskemak errazago eraikiko ditu informazio berria ulertu dezan eta ikaskuntza esanguratsua ahalbidetuko du.
  • Ikaslea interesa baldin badu ikaskuntza esanguratsua errazago emango da, baina interesa dagoen momentu orotan ez da ikaskuntza mota hau emango. Inportanteena egiten dugun prozesua da eta ez erabilitako materialak edo tresnak. Garrantzia eman behar zaio buru-prozesuari.

Ikaskuntza esanguratsuak denbora behar du eta lengoaiaren bitartez transmititzen da. Ezinbestekoa da esanahien trukaketa egitea, horrela kontzeptuak ulertzeko. Ez badira esanahiak ulertu, ez da ikaskuntza esanguratsua emango. Hezitzaileak tresnen bidez erraztu ahal izango dute kontzeptu eta esanahien ulermena. (Ikaslearen eta haren jarreraren arabera, erabili beharko den denbora desberdina izango da). Aipatu beharra dago, ikaskuntza esanguratsua ematen denean, batzuetan ez dela ikasketa zuzena egiten; hau da, barneratua eta ulertua gelditu da baina informazioa ez da guztiz zuzena.

Hezitzaileen helburua, ikaslea modu eraginkor eta esanguratsu batean ikastea izan beharko luke. Hezitzaileak egiten dituen esfortzu orok, pena mereziko du eta ikaskuntza esanguratsuaren lorpena erraztuko du. Bakoitzak bere metodologia erabiliko du ikasleari ikaskuntza hau errazteko.

ABANTAILAK
Ikaskuntza esanguratsua egonez gero, asimilatu dugun informazioa luzaroan gordetzen dugu. Ikaskuntza honekin ezaguera berriak lortzen ditugu eta guk dauzkagun ezaguerekin erlazionatzen dira.
Ikasketa prozesu hau indibiduala da, ikaslearengan zentratuta dagoena. Ikasleek ikaskuntza honen poderioz, ikasteko interesa pizten dute, ikasi nahi dutenaren aurrean estimulu positiboak sortzen baitira. Motibazioa eta ikasteko gogoak handitzen diren heinean, hazkuntza kognitiboa eta afektiboa ematen da.
Ikaskuntza esanguratsua ikasleen egunerokotasunean erabiltzen bada, ikasleek emaitza positiboak lortzen dituzte, lanean zentratzen dira, eta era berean, materiari zuzenduta dauden arazoak murrizten dira, interes anitza kontuan hartzen delarik.
IRAKASLE FUNTZIOAK
Irakasle batek ikaskuntza esanguratsua bere klasean praktikan jarri nahi badu, funtzio batzuk bete behar ditu:
klasean ikasleen artean bitartekaria izan behar du,material esanguratsuak antolatu eta erabiltzeko arduraduna izan. Funtzio hauek lortzeko irakasleek ikasleen gertutako egoerak aukeratzeko eta proposatzeko zeregina izango dute.

IKASKUNTZA ESANGURATSUA PRAKTIKAN

Zer da irakasle bezala egin behar dena? Argi dago ez dagoela haien mende, ikaskuntza esanguratsua izatearen erabakia ikasten duenarena baita. Hala ere, arduraren zati handi bat irakasleena da.
Praktikaren inguruan lau aditu azpimarratu daitezke: Ausubel, Diaz, Hernandez eta Moreira. Aditu hauek kritika, printzipio eta praktikan jartzeko pauso batzuk proposatu zituzten.
Ausubelek ikaskuntza esanguratsuaren inguruan egin zuen lan eta kritika bat sortu egin zuen. Bere esanetan, irakasle bezala urteko programazioa diseinatzen dugunean tematika ezberdinak lantzen ditugu normalean (adibidez, urtaroak, birziklatzea, etab.). Tematika horiek sekuentzializatzeko modua ez du logika bat gordetzen batzuetan "ikaskuntza esanguratsuaren" ikuspuntutik. Adibidez, lehenengo unitate didaktikoan landutako kontzeptuak, prozedimenduak edo jarrerak agian ez dute transferentzia erraz bat hurrengo unitate didaktikoan landuko diren kontzeptu, prozedura edo jarrerekin beraz, gure ikasleen ikaskuntza esanguratsua oztopatuko da.

Ikasle batek dituen aurrezagutzak zeintzuk diren jakitea ezinbestekoa da hurrengo gaiarekin erlazionaturiko kontzeptuak lantzeko ere; beraz, premisa hau aintzat hartzen ez badugu ikaskuntza esanguratsua nahiko konplikatua izango da lortzea ikaslearengan.
Díaz Barriga eta Hernández –ek printzipio batzuk proposatu zituzten ikaskuntza esanguratsuaren praktikaren inguruan:

1  -Ikaskuntza errazteko edukiak ordenatuta eta logika erabiliz aurkeztu behar dira. Edukiak elkar erlazionatuta eta antolatuta egon behar dira.
2 -Aurretik dakizkien ezagutzak eta esperientziak erabiltzeak lagunduko du ikaskuntza esanguratsuan.
3   -“Zubi kognitiboak” erabiltzea, hau da, erlazio bat bilatu kontzeptu eta ideien eta ikasiko den materialaren artean.
4   -Ikaskuntza esanguratsuaren bitartez ikasitako edukiak egonkorragoak izango ria eta ahaztea zailagoa izango da.
5    -Irakasleen betebehar garrantzitsuenetako bat haien ikasleetan motibazioa, parte hartzea eta gogoak piztea da.

Azkenik, Moreirak ikaskuntza esanguratsua praktikan jartzeko pauso batzuk sortu zituen.
Lehenik eta behin, irakasleak landuko diren edukiak antolatu egin behar ditu. Orden hori sinplea eta lineal ez izaten saiatu behar da. Edukien arteko erlazioak bilatu behar ditu eta horrela umearen ulermena errazagoa izango da.
Haurraren maila kognitiboa ere kontutan izan behar da. Ezin da estrategiarik edo lan egiteko modurik proposatu informazio hori eduki gabe.
Eginkizun horiek analizatu ondoren, haien artean erlazionatu eta konklusio bat atera beharko litzateke lanean hasi ahal izateko. Beraz, konklusio hau ateratzeko lehen aipatutako eginkizun horiek betetzea ezinbestekoa da.
Ebaluaketari garrantzia ematen dio baita ere. Arrazoiak: Ikasleak ezer ikasi aurretik zer dakien jakitearen garrantzia, ikasteko prozesua orientatzeko beharraren garrantzia (zuzendu, argitu …) eta erabilitako metodologiaren eraginkortasuna kontrastatzearen beharra.

martes, 1 de marzo de 2016

Curriculuma eta bere zehaztapen mailak

Kaixo lagunak!
Klasean Curriculumaren zehaztapen mailen buruz hitz egin dugu. Zehaztapen mailak aipatu aurretik, Curriculumaren definizioa azalduko dizuet:
Hezkuntzan,Curriculuma ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da.Curriculuma bi helburu ditu: 1.hezkuntza sistemaren helburuak esplizitatzea eta 2.praktika pedagogikoa orientatuko duen gida izatea.

Azkenik Curriculumaren zehaztapen mailak taulan batean ikus dezakezue.

 Zehaztapen mailen ezaugarriak hauek dira: 



                  MAILAK
              Ezaugarriak
1.MAILA
        2.MAILA
3.MAILA


Dokumentua
Dekretua
oinarrizko curriculum diseinua (OCD)

(ICP) Ikastetxe Curriculum Proiektua
(Unitate didaktikoen multzoa) Programazio didaktiko.
Jrduera didaktikoa.


Definizioa
Bideratzen duena zer ikasi, noiz ikasi, nola ikasi eta irakatsi, gidatu, ebaluatu dekretua.

Araututako curriculumak ikastetxe bakoitzan duen zehaztapena da.
Gelako lana antolatzeko errekurtso bat, ikaste-irakasteko prozesuan parte hartzen duten elementu guztiak era koherente baten lotzen dituena.
....................................................
Heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako unitate didaktikoen multzoa, hauek ordenatuta eta sekuentzializatuta azaltzen direlarik.


Izaera
Normatiboa (derrigorrezkoa)
Gidatzaile eta preskritiboa

Orokorra eta gidatzailea
Aldakorra, gidatzailea, planifikatzailea
Arduraduna
Egilea
Gobernuak, Hezkuntza administrazioa (Hemen, Euskal Autonomia Erkidegoan, Heziberri)
Ikastetxeko klaustroa
tutoreak


Baldintzatzaileak

LOMCE (legeak)

%2- LOMCE

Ikastetxeko curriculuma


Osagarriak
Sedeak daude, antolamendua ikastetxean, ebaluazioa, metodologia, zer irakatsi (konpetentzia), helburuak eta edukiak
Espazioaren antolaketa, denbora, metodologia, gaitasuna, edukiak, material didaktikoa, ebaluazio irizpidea, tutoretza, ordutegiak, helburuak....

Ebaluazioa, edukia, helburua, metodologia,edukien planifikazioa, denboraldiea, materialaren antolaketa.


Adibidea
Hezkuntza.net
Ministerioan LOMCE
Eskola baten web orrian



 Ondo izan!

viernes, 19 de febrero de 2016

Dekretua

Gaurko klasean 2015eko dekretuari buruz artikulo batzuk irakurri ditugu, artikulu hauetan dekretuan azaltzen diren gai desberdinak aipatzen zituen.Adibidez:oinarrizko konpetentziek, haurren garapenaren berezko arloak barne hartzen dituzten esperientzia-eremuek, eremu bakoitzerako etapa-helburuek, ebaluaziorako irizpideek eta lorpenen adierazleek, eta metodologia-jarraibideek.

Deketuaren informazioa jaso ondoren, nire haur hezkuntzako bizipeneekin kontrastatu eta hausnarketa bat egingo dut. 2015eko curriculuma eta nire Haur Hezkuntzako curriculuma ezberdinak dira?

Irakurri dudan bezala 2015eko curriculuma, Haur Hezkuntzako curriculuma esperientzia-eremutan antolatzen da, haurren garapen globala errezago emateko.
Nire garaian  haurren garapenari buruz hitz egiten zen , hau da,ikaslearen nortasunari eta ingurune fisiko eta sozialarekin erlazionatuta.Adibidez,klaseko animalia kideen artean zaintzea utziz, gure nortasuna eta autonomia garatzen languntzen ziguten.Eginkizun honekin, animaliak errespetzen ikasten genuelako eta baita denon artean adoz jartzea eta animalia garbitzeko txandak errespetatzea ikasten eta barneratzen genuelako .

Jolas garaian berdina gertatzen zen, kideen artean jolasten utziz, gure nortasuna garatzen laguntzen ziguten, hau da, errespetoa ,ingurunekin jolastea , barkamenak ematea eta jasotzea jakitea eta arazo txikiak  konpontzea.


Haur Hezkuntzan, ikasleen konpetentzien ebaluazioa orokorra, jarraitua eta prestakuntzakoa izango da, eta ikasleak curriculumeko eremu guztietan egindako aurrerapenari erreparatuko dio, oinarrizko konpetentziak kontuan hartuta. Honekin jarraituz, ezan dezaket nire bizipenekin erlazionatuta dagola ere. Nire irakaslea marrazki libreak edo batzutan gidatuak eskatzen ziguten edo trebatun jokuak egitea. Honekin irakaslea ezaugarri espezifiko batzuk eskatzen, ikasleen garapena hobeto kontrolatuta zeukan eta ikasleen zailtasunak aurkitzeko eta ebaluatzeko  aukera zeukan.


"Ingurumen naturala eta orekatua errespetatzea, garapen jasangarrian oinarriturik" Betidanik ikastoletan ingurumeari garrantzia asko eman zaio. Klasean hiru zakarrontzi geneukan: papera ,plastikoa eta organikoa. Irakaslea gure atzetik zegoen ondo berziklatzeko.Ingurumea jokuen,ariketa eta ipuinen bidez latzen genuen ere, hauen bidez ingurumea errespetatzea ikasten genuen eta horrekin zaindu behar dela.

Bukatzeko haurreneko galderari erantzuteko, 2015eko curriculuma eta nire haur hezkuntzako curriculuma artean ezberdintasunarik haundiak ez ditut ikusi, dena ia berdina jarraitzen dudalako.












jueves, 18 de febrero de 2016

IRAKURGAIEN IDEIA NAGUSIAK

Kaixo,klasean taldeka testu batzuk irakurri ditugu eta ulertu ondoren, beraien idei nagusiak atera ditugu. Orain azalduko dizuet:


Cajas de vida paisajes que nos narran

1-Besteak gu eta gusk besteak ezagutzeko kaxak erabili, non bizipenak eta objetu pertsonalak gordetzen diren.

2-Kaxa hauen bitartez mundua modu errazago batean ezagutu daiteke.

3-Gure istorioak narratzeko tresna egokia.

4-Kaxak etxera eramaten dituzte beraien familiarekin konpartitzekoeta beste bizipen batzuk denen artean osatzeko.

5-Aibidez: Maria Julia deitzen den ahizpa txiki bat dauka eta beragatik sentitzen dituen zeloak kontrolatzeko kaxa erabiltzen du.

6- Biki batzuk beraien amaren sabelean nola kokatuta egon ziren galdatzen dute eta modu horretan galdera berriak sortzen dira gelan, hau da, jakin mina kideen artean.

7-Bere beldurrak azaltzen ditu klasearen aurrean eta umeek bere beldur horri aurre egiteko laguntza eskaitzen diote.

8-Teknika desberdinak erabiltzen dituzte historiak egiten jarraitzeko .

9- Baita ere kaxa erabiltzen dute maisuek ateratzen diren gaiei buruz hitz egiteko.

Cuando los profesores escriben: Sobre redes y aprendizaje

1-1993an ezaugarri batzuk sortu ein ziren. Horiekin irakasle hobekuntza edo hazkuntza bultzatu zuten.

2-"El cursillo de 5 semanas" irakasleek haien burua pertsonalki eta profesionalki ezagutzeko erabiltzen zen.

 3- Kursillo honen beste aktibitate bat idazketa taldeak ziren, hemen idatzi egiten dute eta kritikak edo zuzenketak jasotzen dituzte haien idazketa hobetzeko.

4-Beste aktibitate bat, irakasle bat beste irakasleei klase bat ematen die eta gero irakasle hoiek kritikak jasotzen dituzte eta horrela irakasleek hobetzeko aukera dute. Hau da, azkenean, irakasleak beste irakasleei irakasten ikasten dute.

5- Bakoitzak idazten duena erakusten du, kritikak eta zuzenketak jaso eta hobetu.

6-Ikaskuntza eta idazketa ondo menperatzeko teknika eta trebetasun batzuk behar dituzte.

7-Irakasleen irakaskuntza testuinguru eta momentu zehatz batean ematen da.

8-Estrategia garrantzitsuena idaztea da.

La narrativa como texto experencial: incluirse en el texto

1-Testu honen helburua esperentziatik ikastea da.

2-Esperentzia testuinguru garrantzitsuena da irakasleak garatzeko edo hobetzeko.

3-Esperentzia eta ikaskuntza ez dira gauza berdina.

4- Esperentziak konpartitu.


Ondo Izan!