Nor naiz ni?

viernes, 19 de febrero de 2016

Dekretua

Gaurko klasean 2015eko dekretuari buruz artikulo batzuk irakurri ditugu, artikulu hauetan dekretuan azaltzen diren gai desberdinak aipatzen zituen.Adibidez:oinarrizko konpetentziek, haurren garapenaren berezko arloak barne hartzen dituzten esperientzia-eremuek, eremu bakoitzerako etapa-helburuek, ebaluaziorako irizpideek eta lorpenen adierazleek, eta metodologia-jarraibideek.

Deketuaren informazioa jaso ondoren, nire haur hezkuntzako bizipeneekin kontrastatu eta hausnarketa bat egingo dut. 2015eko curriculuma eta nire Haur Hezkuntzako curriculuma ezberdinak dira?

Irakurri dudan bezala 2015eko curriculuma, Haur Hezkuntzako curriculuma esperientzia-eremutan antolatzen da, haurren garapen globala errezago emateko.
Nire garaian  haurren garapenari buruz hitz egiten zen , hau da,ikaslearen nortasunari eta ingurune fisiko eta sozialarekin erlazionatuta.Adibidez,klaseko animalia kideen artean zaintzea utziz, gure nortasuna eta autonomia garatzen languntzen ziguten.Eginkizun honekin, animaliak errespetzen ikasten genuelako eta baita denon artean adoz jartzea eta animalia garbitzeko txandak errespetatzea ikasten eta barneratzen genuelako .

Jolas garaian berdina gertatzen zen, kideen artean jolasten utziz, gure nortasuna garatzen laguntzen ziguten, hau da, errespetoa ,ingurunekin jolastea , barkamenak ematea eta jasotzea jakitea eta arazo txikiak  konpontzea.


Haur Hezkuntzan, ikasleen konpetentzien ebaluazioa orokorra, jarraitua eta prestakuntzakoa izango da, eta ikasleak curriculumeko eremu guztietan egindako aurrerapenari erreparatuko dio, oinarrizko konpetentziak kontuan hartuta. Honekin jarraituz, ezan dezaket nire bizipenekin erlazionatuta dagola ere. Nire irakaslea marrazki libreak edo batzutan gidatuak eskatzen ziguten edo trebatun jokuak egitea. Honekin irakaslea ezaugarri espezifiko batzuk eskatzen, ikasleen garapena hobeto kontrolatuta zeukan eta ikasleen zailtasunak aurkitzeko eta ebaluatzeko  aukera zeukan.


"Ingurumen naturala eta orekatua errespetatzea, garapen jasangarrian oinarriturik" Betidanik ikastoletan ingurumeari garrantzia asko eman zaio. Klasean hiru zakarrontzi geneukan: papera ,plastikoa eta organikoa. Irakaslea gure atzetik zegoen ondo berziklatzeko.Ingurumea jokuen,ariketa eta ipuinen bidez latzen genuen ere, hauen bidez ingurumea errespetatzea ikasten genuen eta horrekin zaindu behar dela.

Bukatzeko haurreneko galderari erantzuteko, 2015eko curriculuma eta nire haur hezkuntzako curriculuma artean ezberdintasunarik haundiak ez ditut ikusi, dena ia berdina jarraitzen dudalako.












jueves, 18 de febrero de 2016

IRAKURGAIEN IDEIA NAGUSIAK

Kaixo,klasean taldeka testu batzuk irakurri ditugu eta ulertu ondoren, beraien idei nagusiak atera ditugu. Orain azalduko dizuet:


Cajas de vida paisajes que nos narran

1-Besteak gu eta gusk besteak ezagutzeko kaxak erabili, non bizipenak eta objetu pertsonalak gordetzen diren.

2-Kaxa hauen bitartez mundua modu errazago batean ezagutu daiteke.

3-Gure istorioak narratzeko tresna egokia.

4-Kaxak etxera eramaten dituzte beraien familiarekin konpartitzekoeta beste bizipen batzuk denen artean osatzeko.

5-Aibidez: Maria Julia deitzen den ahizpa txiki bat dauka eta beragatik sentitzen dituen zeloak kontrolatzeko kaxa erabiltzen du.

6- Biki batzuk beraien amaren sabelean nola kokatuta egon ziren galdatzen dute eta modu horretan galdera berriak sortzen dira gelan, hau da, jakin mina kideen artean.

7-Bere beldurrak azaltzen ditu klasearen aurrean eta umeek bere beldur horri aurre egiteko laguntza eskaitzen diote.

8-Teknika desberdinak erabiltzen dituzte historiak egiten jarraitzeko .

9- Baita ere kaxa erabiltzen dute maisuek ateratzen diren gaiei buruz hitz egiteko.

Cuando los profesores escriben: Sobre redes y aprendizaje

1-1993an ezaugarri batzuk sortu ein ziren. Horiekin irakasle hobekuntza edo hazkuntza bultzatu zuten.

2-"El cursillo de 5 semanas" irakasleek haien burua pertsonalki eta profesionalki ezagutzeko erabiltzen zen.

 3- Kursillo honen beste aktibitate bat idazketa taldeak ziren, hemen idatzi egiten dute eta kritikak edo zuzenketak jasotzen dituzte haien idazketa hobetzeko.

4-Beste aktibitate bat, irakasle bat beste irakasleei klase bat ematen die eta gero irakasle hoiek kritikak jasotzen dituzte eta horrela irakasleek hobetzeko aukera dute. Hau da, azkenean, irakasleak beste irakasleei irakasten ikasten dute.

5- Bakoitzak idazten duena erakusten du, kritikak eta zuzenketak jaso eta hobetu.

6-Ikaskuntza eta idazketa ondo menperatzeko teknika eta trebetasun batzuk behar dituzte.

7-Irakasleen irakaskuntza testuinguru eta momentu zehatz batean ematen da.

8-Estrategia garrantzitsuena idaztea da.

La narrativa como texto experencial: incluirse en el texto

1-Testu honen helburua esperentziatik ikastea da.

2-Esperentzia testuinguru garrantzitsuena da irakasleak garatzeko edo hobetzeko.

3-Esperentzia eta ikaskuntza ez dira gauza berdina.

4- Esperentziak konpartitu.


Ondo Izan!

domingo, 14 de febrero de 2016

Esaldien Hausnarketa

Klasean hezkuntzaren inguruko esaldi batzuk hausnartu ditugu.Hirunaka jarri gara eta hiruren artean esaldien azalpena pentzatu dugu. Pentsatu eta gero, esaldi guztiak denen artean komentatu ditugu.

Esaldi hau tokatu zaigu: 

"La primera tarea de la educación es agitar la vida, pero dejarla libre para que se desarrolle"

Esaldi honekin ados gaude, uste dugu Hezkuntzaren bidez gizakiak izaten ikasten dugu.Adibidez, jarrerak eta baloreak barneratzen ditugu.Baina gero, praktikan jarri behar ditugu gure hezkuntza propioa garatzeko, askatasunez.
Irakasleak ikasleak motibatzea inportantea da gero ikasleak bere garapen propioa sortzen denean jarrera  hobeago izateko .

martes, 9 de febrero de 2016

Haur Hezkuntzako Curriculum-a eta irudia

Ostiraleko klasean  curriculum desberdinen buruz hitz egin dugu, lau motakoak dira: 




Curriculum nuloa: Hezkuntzarekin zerikusia ez duten gaiak lantzen dira bertan, adibidez jaiotza.


- Curriculum ezkutua: Gai konkretu bat lantzen da, vaina hau ez da zuzenean egiten, zeharka baizik. Hau da, subjektuak gaia tratatzen du baina jakin gabe. Horrela jarrera eta balore batzuk barneratzen dira.

- Curriculum formala: Curriculumak markatzen duena jarraitu behar da, hau da, edukiak, helburuak, ordutegia, ebaluazio-irizpideak... lantzen dira, nahiz eta era desberdin asko egon horiek lantzeko.

- Curriculum erreala: Curriculum formala praktikan jartzea da, adibidez jardueren bidez, jarduerak egoera bakoitzara egokituz.

Curriculum desberdinak komentatu ondoren, irakaslea argazki batzuk erakutsi digu eta argazkiak ikusi eta gero, denen artean bat aukeratu dugu azkenean haurnaketa egiteko.


Argazki honetan ikusten da pertson guztiak parte hartzen dutela baina azkenean lehena agintzen duena da. Orduan beste guztiak egin  behar dute esaten duena.

Adibide honekin hezkuntzarekin zerikusia dauka, batzutan irakaslea ematen du gaiak eta ikasleen lehentasunak kontuan es dute hartzen. Orduan ikasleak motibazioa eta ikasteko gogoak galtzen dute.
Inportantea da irakaslea eta ikasleak hezkuntzaren prozesuan denak parte hartzea,lehentasunak kontuan hartzea eta motibazioa eta gogoak denen artean sustatzea. Honekin ikasleak konfiantza gehiago edukiko dute eta jarrera hobeago izango dute.


viernes, 5 de febrero de 2016

Bizipenak


Bizipenak

Gogoratzen ditudan oroipenak...

Jaialdia












Jaialdi eguna oso dibertigarria zen,dantza eta kanta egiten genuen klaseko kideekin.Batzuetan, lotsa handia genuen eta negarrez  hasten ginen, baino, azkenean poz pozik ateratzen ginen.
Jaialdirako, irakasleari mozorroak egiten laguntzen genion eta apainketarekin ere.Gurasoak ere mozorroak egiten parte hartzen zuten.

Jaialdiekin umeak lotsa pixkanaka galtzen dute.Sormena ,memoria,erritmoa eta adierazpena lantzen dute eta eskulanen bidez motrizitatea ematen da.

Santo Tomas













Santo tomas eguna ikasturtearen azken eguna zen, zorion handiarekin ospatzen genuen. Egun horretan klasekoak kaseritas eta kaseritos jantzita eskolara joaten ginen.
Eskolara iristen ginenean irakaslea argazki bat ateratzeko antolatzen ziguten, denak dotoreak eta pozik ateratzeko.Argazki hori gero etxera eramateko era gurasoei erakusteko zen.

Umeak bere herriaren kultura txikitatik ezagutzea polita da.

Mantala




















Mantala janztea eguneroko errutina zen. Jangelara joan aurretik jarri behar genituen, batzuetan laguntzekin botoiak lotzeko baino azkenean bakarrik lotzen genituen.
Jangelara joatea ez zitzaidan gustatzen, jatera behatzen eta handiekin bukatu arte usten zidatelako.Horregatik, jangelako etapa gaizki eraman nuen.

Txikitatik errutinak egitea eta noiz egin behar diren ikastea

Gabonak















Gabonako ospakizuna ikastaroaren momentu gustukoena zen. Klasean eguberriko zuhaitza osatzeko eskulanak egiten genituen,belena jartzen genuen,klasea apaindu eta eguberriko kantak abesten genuen denak batera.

Ospakizun honekin esku-lanen bidez motrizitatea lantzen da eta denak batera laguntzea ikasten dute.

Jolas garaia



Jolas garaia eguneko momentu dibertigarriena zen.Klaseko lagunekin joko askotara jolasten genuen: trenekin,norbaiti harrapatzen,motorrekin edo bizikletekin ibiltzen.

Umeak jolas garaian askatasun gehiago sentitzen dute, hobeto harremantzen dira beste kideekin eta irakaslearekin. Momentu horretan, haurrak beste jarrera batzuk dituzte ,orduan, jolas garaia  irakasleari haurra beste moduan behatzea aukera ematen dio. 

Pipo















Pipo hamsterra oso polita zen eta asko gustatzen  zitzaigun.Egunero janaria eman eta kaiola garbitu behar zen. Hasieran kaiola garbitzea nazkagarria zen, baino, askenean ohitu ginen.

Klasean animaliak edukitzea, errespetatu eta zaindu behar direla ikasten dute. Haurrentzat jarduera polita da eta beraientzat ona da.

Marrazkiak



















Marrazkiak egitea asko gustatzen zitzaidan,kolore biziekin,kolore ilunekin edo kolore guztiekin hobeto. Marrazkiak bukatu eta gero andereñori edo gurasoei opari bezala ematen nizkion.

Haurrak klasean marrazkiak egitea bere motrizitatea nola dagoen jakin dezakegu eta marrazkiak egiterakoan arazoak sortzen badira konpontzeko modua aurkitu dezakegu. Orduan marrazkiak edo beste ariketa inportanteak dira haurren garapenerako eta irakaslea bere ikasleen eboluzioak jakiteko.